Politika -
Turismoa
Eusko Jaurlaritzak 'elkarlanean' aritzea eskatu dio Gipuzkoari
Zorrillak "turismoak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko asmoz elkarlanean aritzeko" deia egin die Gipuzkoako erakundeei.
Erredakzioa
Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismo sailburuordeak Gipuzkoako turismoaren arduradun nagusiekin batzartu da, herrialde historiko horretako turismoaren alde “batera” lan egiteko beharra nabarmentzeko asmoz.
Komunikatu baten bitartez azaldu duenez, batzarrean lurraldearen turismoaren inguruko azken datuak aztertu dituzte. Horietan, turisten beherakada bat sumatu dute, batez ere Estatutik etortzen diren bisitarien artean.
Zentzu horretan, herrialde historiko horretako turismoaren alde “batera” lan egiteko beharra azaldu die. Horretarako, jadanik martxan dauden planeI jarraitzeko eskatu die Diputazioari eta Donostiako Udalari, egitasmo horiek “sektorearen lehiakortasunaren hobekuntza eta turistak erakartzeko gaitasuna erakutsi baitute orain arte”.
Urte honetarako ekintzak
Zorrillak, 2012 urterako antolatuta dauden ekintzen laburpena egin du, Zinemaldia, 2016ko Kulturaren Hiriburuaren baitan egingo diren ekintzak, Maria Cristina Hotelaren urtemuga edota OrdiziAko Azokaren 500. urteurrenaren adibideak aipatuz.
Horrez gain, hurrengo hilabetean Espainiako Ostalaritza Federazioak antolatutako ‘Espainiar Ostalaritza Kongresua’ ospatuko dela gogorarazi du sailburuordeak.