Politika -
Gorenaren epaia
Ibarraren iritziz, Garzonek 'berme guztiak' izan ditu epaiketan
EAEko Auzitegi Nagusiko presidentearen arabera, epaiketan akusatua ez da babesik gabe egon.
Erredakzioa
Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentearen ustez, Baltasar Garzonek "berme guztiak izan ditu" epaiketan, eta hortaz, akusatua ez da babesik gabe egon.
Auzitegi Gorenak 11 urterako karbugabetu du Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea "Gürtel auziko" inputatu batzuen eta euren abokatuen arteko elkarrizketetan izandako entzuketengatik. Garzonek Konstituzionalean helegitea ipiniko duela esan du.
Bilbon, Forum Europaren hitzaldi batean, Ibarrak Auzitegi Gorenak "aho batez" emandako ebazpenaren edukiaren inguruan hitz egiteari uko egin dio, baina epaiketa "berme guztiekin" egin dela "ziurtatu" du, eta hortaz, akusatua ez dela "babesik gabe" egon azpimarratu du. Garzonen babes-errekurtsoa ziurrenik babesgabetasun printzipioan oinarrituko da.
Halaber, auzi honek Justizia Administrazioaren irudiari eragingo diola iritzi dio Ibarrak, legeen gainean oinarritutako ariketa judizialean eta "gizarteak justiziazkoa zer den ulertzen duenaren artean" dagoen "kontrastea" dela eta.
Epai hau Justizia Administrazioaren eta gizarteak justua denaren inguruan egiten duen interpretazioaren artean sortu den "ebakiaren adibide garbia da", erantsi du Ibarrak.