Politika -
Capbreton aurkitutakoak
Frantziak uste du ETArenak direla armak, baina ez du frogarik
Frantziako Poliziaren arabera, baliteke Capbreton "talde armatuaren ezkutaleku zahar bat izatea, Euskaditik hurbil dagoen lekua dela ikusita".
Erredakzioa
Frantziako Poliziak larunbat honetan jakitera eman duenez, Iparraldeko Capbreton udalerriko etxebizitza batean aurkitutako armak ETArenak direla uste du, hori egiaztatzeko frogarik ez badu ere. "Baliteke Capbreton talde armatuaren ezkutaleku zahar bat izatea, Euskaditik hurbil dagoen lekua dela ikusita", esan du Polizia frantziarraren bozeramaile batek.
Iturri honek ez ditu jazoeraren gainean xehaztasunik eman nahi izan, ikerketa bat abian delako. Bozeramaile honek argitu duenez, aurkitutakoa "duela hamarkada batzuk erabili zuten".
Etxebizitzaren jabeek abisua eman zuten, erreforma batzuk egiten ari zirela, arma gordeleku bat aurkitu zutenean. Zehazki, 80 subfusil, 20 pistola eta 1.000 kartutxo, 40 MAT-49 subfusil eta beste 40 MAT-10 subfusil aurkitu zituen Poliziak.