Politika -
Diru-sarrera publikoak
Patxi Lopezek EAJri: 'Zein eskola itxi nahi duzu?'
"Diru-sarrerak handitu ezean, zein gizarte-laguntza murriztu nahi" dituen galdetu dio lehendakariak EAJri Euskadiko Gazte Sozialisten Batzorde Nazionaleko itxiera-ekitaldian.
Erredakzioa
"Diru-sarrerak handitu ezean eta iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko gaia landu nahi ez baduzue, zein gizarte-laguntza murriztu nahi dituzue? Zein eskola itxi nahi dituzue?", galdetu dio EAJri Patxi Lopezek Euskadiko Gazte Sozialisten Batzorde Nazionaleko itxiera-ekitaldian.
Halaber, Patxi Lopezek azpimarratu duenez, PPko Gobernuak "kaleratzea merkatu du". "Zein da gurean dugun beste alderdi eskuindarra? EAJ bera", adierazi du. Horren harian, alderdi jeltzalea "berriro zentralizatzailea" dela ekarri du gogora. "Horiek izan dira EAJk esandako lehen hitzak", nabarmendu du. "Honekin lotuta esan behar duten bakarra da? Ez zaie gehiago axola?", gaineratu du.
Defizita eta gastua kontrolatzeko mugari dagokionez, lehendakariaren iritzian, "herrialdez herrialde murrizketak ari dira gertatzen, horiek ito arte, eta horrek haien ekonomiei bultzada publiko bat ematen galarazi du". "Ondorioz, Europa osoan atzeraldi ekonomikoa dugu eta horrek urte askotarako pobreziara eta porrotera eraman ditu Grezia eta Portugal", azaldu du.
Lehendakariaren arabera, bankuek, ordea, bai jaso dituzte baliabide publikoak eta % 1eko interesean eman dizkiete, eta Gobernuei, berriz, "% 3koan". "Eskandalagarria da", esan du.