Politika -

Aurrekontuen Proiektua

Donostiako Udala Ilunbe saltzea aztertzen ari da

"Efikazia handiagoa" lortzeko asmoz, zezen plazaren erabilera birplanteatu nahi du, baina Lagun Aro GBC mantentzea lehentasunezkoa izango da.

Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea
Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea
Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012 urterako Aurrekontuen Proiektuaren harira, Donostiako Bilduk Illunbe aisialdi gunea saltzea planteatu du. Gutxienez, 19 milioiko diru sarrerak lortzea da helburua, 9,5 milioiko bi sailetan. Horrez gain, "efikazia handiagoa" lortzeko asmoz, zezen plazaren erabilera birplanteatu nahi du, betiere Lagun Aro GBC mantentzea lehentasuna izanik.

Donostian eginiko prentsaurreko batean, Javier Vitoria eta Ricardo Burutaran Ogasun eta Hirigintza zinegotziek azaldu dutenez, aurreko ostiralean Udal Gobernuak onartutako Aurrekontu Proiektuak 284, 5 milioi izango ditu, eta hurrengo asteetan hiriko auzo ezberdinetan aurkeztuko da, Udalak antolatutako ekitaldi publikoetan.

Zentzu horretan, "zezen plazaren erabileraren efikazia hobetzea" izango dute helburu, adibidez Lagun Aro GBC saskibaloi taldearen onurarako.

Krisiaren eraginaren gainetik, Udalaren intentzioa “Donostiako pertsonetan, auzoetan eta herrietan inbertitzea izango da”.

Txomin Enea

Diru sarrera horiekin, Udalak “behin betiko bultzakada” eman nahi dio Txomin Eneko hirigintza promozioari. Proiektu horrek, alokairu bidezko babes ofizialeko 480 etxebizitza eraikitzea du helburu, eta Vitoriaren hitzetan “aurreko Gobernuak egin zituenak baino hiru bider gehiago dira”, horretarako 45 milioi bideratuz.

Operazio horretan “inplikatzeko” asmoz, eskua luzatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea