Politika -

Polizia-operazioa

Frantziako Poliziak bi ahizpa atxilotu ditu Senperen

Espekulazioaren kontra egindako kale-erasoak leporatzen dizkiete Nahia eta Odre Lacroixi eta haien etxebizitza miatu dute Lapurdiko udalerrian

Tentsioa Senperen, Nahia eta Odre Lacroieen atxiloketaren ostean

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak bi ahizpa atxilotu ditu gaur goizean espekulazioaren kontrako kale-erasoak egitea leporatuta Senperen (Lapurdi), Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Nahia eta Odre Lacroixen etxebizitza miatu dute goizaldetik, aipatu iturriek azaldu dutenez.

30 pertsona inguru ahizpen etxebizitzaren kanpoaldean bildu dira atxiloketa salatzeko eta Poliziak bi emakumeak eraman dituenean, istiluak sortu dira. Poliziak negarra eragiteko gasa erabili du kontzentrazioan parte hartzen ari zirenak uxatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea