Politika -

Kargugabetzearen ondorioz

Garzon karrera judizialetik botako du CGPJk otsailaren 23an

Auzitegi Nazionalean egun Ruzek duen postua hutsik geldituko da eta oposizio-lehiaketan aterako da.

Baltasar Garzon epailea. Argazkia: Efe
Baltasar Garzon epailea. Argazkia: Efe
Baltasar Garzon epailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) datorren otsailaren 23an botako du Baltasar Garzon karrera judizialetik, izan ere, Gorenak 11 urterako kargugabetzea ezarri dio.

Gürtel auziko inputatuei eta haien abokatuei, kartzelan, ustez, legez kanpoko entzuketak egiteagatik zigortu dute.Joan den ostegunean Goreneko salak aho batez erabaki zuen Garzon erruduna zela.

Zigor ekonomikoaz gain, 11 urteko kargugabetzea ezarri dio epaiak; ondorioz, bere kargua galdu egingo du. 11 urteak pasatutakoan, Baltasar Garzonek ibilbide judizialean berriz onartzeko eska dezake. Orduan 67 urte izango ditu.

Hala ere, egun duen kargua bete ezingo duen arren, abokatu moduan edo nazioarteko foroetan parte hartzen jarraitu ahal izango du. Denbora honetan, Hagako Nazioarteko Auzitegian, Amerikako Estatuen Erakundean eta Europar Batzordeko Torturaren Aurkako Batzordean lanean egon da.

Ruz epaileak du egun instrukzioko 5 zenbakiko epaitegi orokorreko postua, behin-behinekoz. Dena den, sententzia betetzen den unean plaza hori hutsik geldituko da eta oposizio-lehiaketak aterako da, Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea