Politika -

Bruselan

Datuek terrorismoaren amaiera baieztatu dutela esan du Aresek Europan

Informazio guztien arabera, terrorismo jarduerak, mehatxuak eta estortsioa desagertu egin direla azaldu du Herrizaingo sailburuak Europako Batzordean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak dituen datu guztiek ETAren terrorismo jarduerak, mehatxuak eta estortsioa desagertu egin direla agerian uzten dutela azaldu du ostegun honetan Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak Europako Batzordean.

Cecilia Malmström Barne Gaietarako Europako arduradunarekin bilera egin du Aresek Bruselan. Edonola ere, Aresek argitu du ''inolako ordainik jaso gabe'' ETA desegin dadin lan egiten jarraitu behar dela.

Terrorismoaren Biktimen Memorialaren finantzaketa

Europak Terrorismoaren Biktimen Memorialaren finantzaketan parte hartu dezan eskatzea izan da bileraren beste helburuetako bat.

Proiektu hauek Euskadin dagoeneko abian dauden beste egitasmo batzuekin parekatu ditu sailburuak, tartean azaroaren 10ean egiten den Memoriaren Egunarekin, Memoriaren Maparekin eta hezkuntza sisteman biktimen parte-hartzearekin.Horrez gain, Memoria eta Bizikidetzaren inguruko Kongresura joateko egiten gonbidapena helarazi dio Aresek Komisarioari. Kongresu horretan unibertsitateko irakasleak, politikoak eta terrorismoko biktimak bilduko dira, besteak beste. Bertan, bizikidetasuna hobetzeko alde ezberdinak aztertuko dira eta azken hamarkadan Euskadin gertatutakoari buruz hitz egingo da. Komisarioak onartu egin du gonbidapena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea