Politika -

Kritika EAJri

Bizkaiko Aldundiak 'egoera ekonomiko zaila' du, PSEren ustez

Jose Antonio Pastor PSE-EEko idazkari orokorrak uste du Bizkaiko ahaldun nagusiaren "difamazio kanpainak" eztabaida fiskala sahiestea duela helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak egoera ekonomiko "zaila" duela esan du Jose Antonio Pastor sozialisten idazkari orokorrak, "euskal erakunde guztiek bezalaxe", eta adibide gisa, Ermuako sahiesbidearen lanen etetea jarri du.

Horren aurka manifestazioa deitu dute Ermuan eta bertan egin ditu adierazpen hauek Pastorrek. Aldundiaren "murrizketa" izan dela adierazi du, "Bilbaori, aldundiko kutxek arazorik ez dutela esanez ahoa betzen zaion arren", adierazi du. "Arazoren bat izango dute sahiesbidea bezalako lan garrantzitsu bat eteteko".

"Argi dago murrizketak ere egin dituztela", esan du buruzagi sozialistak, eta "euskal erakunde guztiak bezala, Bizkaiko Aldundiak ere egoera ekonomiko zaila du".

Jose Luis Bilbaoren "difamazio kanpaina" kritikatu du Pastorrek, eta egitazko eztabaida sahiesteko egiten duela uste du: "Krisiak diru-sarrerak murriztu ditu eta horregatik, etzabaida fiskala beharrezkoa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea