Politika -

Sevillako kongresuaren ondoren

Popularren ustez, PSE ez da gai 'nazionalisten erronkari' erantzuteko

Iñaki Oyarzabalek esan du Alderdi Popularra alternatiba zentzuzkoa dela Euskadiren etorkizunerako.

Iñaki Oyarzabal Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Popularren ustez, PSE ez da gai 'nazionalisten erronkari' erantzuteko
Iñaki Oyarzabal Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE ezker abertzalearen eta EAJren ''erronkari'' aurre egiteko gai ez dela uste du Euskadiko Alderdi Popularrak. Batzuetan sozialistek balore ''konstituzionalen defentsari uko egin'' diotela ere ematen duela esan du Iñaki Oyarzabal Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak. Egoera horretan, bere alderdia Euskadiren etorkizunerako ''alternatiba zentzuzkoa'' dela uste du.

Haren esanetan, bultzada izan da Sevillako kongresua Euskadiko popularrentzat. Oyarzabalek adierazi du Rajoyk konfiantza berretsi duela Basagoitirengan, eta azpimarratu du alderdiak babestu egin dituela Basagoitik txosten  politikoan egindako proposamenak.Hori dela eta, ''alternatiba zentzuzkoa'' dira Euskadiko etorkizunerako, bere hitzetan. Abertzaleak muturrean ikusten ditu PPko idazkari nagusiak, haustura planteatuz, eta sozialistak, berriz, erantzunik eman gabe eta aldaketan itxaropena zutenei huts eginez.''Banaketa eta norgehiagoka bilatzen duen nazionalismoaren aurrean herritarrak ohartarazi behar ditugu'', esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea