Politika -

Kongresuan

Leioako gizarteratze egoitzaren proiektua berriz aztertzea eskatu dute

EAJk aurkeztu du testua, egoitzaren kokapena ''erabat desegokia'' dela uste baitu. Gobernuak Leioako Udalarekin hitz egin ez duela salatu dute.

Leioako gizarteratze egoitza berriz aztertzeko eskatu du Kongresuak
Leioako gizarteratze egoitza berriz aztertzeko eskatu du Kongresuak
Leioako gizarteratze egoitzaren proiektua, kolokan

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko Barne Batzordeak proposamen bat onartu du asteazken honetan, Gobernuak Leioan gizarteratze egoitza berri bat kokatzeko proiektua berriz aztertu dezan.Espetxe Azpiegituren Planaren barnean dago Leioako proiektua, eta EAJk horren aurkako testua aurkeztu du Kongresuan. Diputatu guztien babesa izan du proposamenak, PPk aldaketa batzuk egin eta gero.Aitor Esteban EAJko diputatuak azaldu duenez, egoitza berri horretarako aurreikusitako kokapena ''erabat desegokia'' da, eta lursail horiek Defentsa Ministerioarenak izatea dela hautaketa horren arrazoi bakarra.Era berean, Gobernuak Leioako Udalarekin hitz egin ez duela salatu du.

Estebanek esan du lursail ''konplikatua'' dela aukeratutakoa, ez dagoela bertara garraio publikoen bidez erraz iristerik, eta etorkizunean esparru horren garapena eragotziko lukeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea