Politika -

Bakegintza

Mario Icetaren ustez, bakerako bidea 'luzea' da

Bilboko gotzainak azpimarratu duenez, "50 urtetan sortutako zauriak ez dira egun batetik bestera sendatzen".

Mario Iceta, Bilboko gotzaina. EFE
Mario Iceta, Bilboko gotzaina. EFE
Mario Iceta, Bilboko gotzaina. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Iceta Bilboko gotzainak bakea eta adiskidetzea finkatzeko bidea "luzea" dela azpimarratu du eta "(ETAren)50 urtetan sortutako zauriak ez dira egun batetik bestera konpontzen", erantsi du.

Bilboko San Nikolas elizan zaharberritutako lau erretaulen aurkezpenean egin ditu adierazpen horiek Icetak. ETAk indarkeriaren behin betiko amaiera iragarri ondoren "geratzen den ibilbidea liluragarria" dela, eta guztien konpromisoa beharrezkoa dela ohartarazi du.

"Euskal gizarteak bake eta adiskidetze bidean aurrera egin nahi" duela uste du Icetak, eta "belaunaldi berrientzat elkarbizitzan eta errespetuan oinarritutako etorkizuna utzi", eta Elizak bide horretan parte hartu nahi duela azpimarratu du.

"Itxaropen eta ilusio une bat bizi dugu, eta elkarbizitzan eta errespetuan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko geure alderik onena jarri behar dugu", eta "itxaropen hori finkatu eta errealitate bihur dadin" erakundeei Elizaren elkarlana eskaini diela azaldu du Icetak.

Bihar larunbata, hain zuzen, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko elizbarrutiek bakearen eta adiskidetzearen bidean hiru topaketa antolatu dituzte "Bilatu bakea eta zoaz bere atzetik" lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea