Politika -

Aralarreko gazteak

Iratzarri, Aralarreko gazteen erakundea, alderditik banandu da

Ohar baten bitartez, ez dutela "hauteskunde logikaren menpe" egon nahi adierazi dute, "horrek gazte abertzale eta ezkertiarron aniztasuna gutxiesten duelako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iratzarrik, Aralarreko gazteen erakundeak, alderditik banatzea erabaki du, "hauteskundeen menpe" ez jokatzeko.

Aralarreko kide diren Iratzarriko militanteak, afiliatu izaten jarraitu ahal izango dute, euren erabakiaren arabera, eta Aralarrek beste gazte erakunde bat eratzeko ateak zabalik uzten dituzte, hori bai, beste izen bateik.

Erakundeak dio "gazte ezkertiar eta abertzaleen parte hartzerako eta formakuntzarako gunea" izaten jarraituko duela, eta independentziarako bidean modu "zibil eta politikoan" lantzen jarraituko duela. Gainera, mugimendu sozialekin eta sindikatuekin elkarlanean arituko direla adierazi du.

Iratzarrik Aralarreko zinegotziek egindako lana goraipatu dute, baita  Aintzane Ezenarro Aralarreko eusko legebiltzarkidearen lana ere. Gainera, Nafarroa Bai formularen alde azaldu dira eta Nafarroako "abertzaletasunean" aurrerapIparraldeko Abertzaleen Batasunaren lana ere goretsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea