Politika -
Espetxe politika
Dispertsioa, 'zigor kolektiborako politika' dela dio Herrirak
Dispertsioarekin presoen eskubideak urratzen direla salatu du Herrira mugimenduak, "helburu politiko batzuen baitan".
Eredakzioa
Barne Ministroaren atzoko deklarazioaren harira, Herrira mugimenduak esan du "argi adierazten dute sakabanaketa euskal preso politikoei helburu politikoekin aplikatzen zaien salbuespen politika bat dela".
Dispertsioarekin, presoen eskubideak urratzen direla esan du Herriak, "modu kolektiboan eta arrazoi politikoengatik aplikatzen diren salbuespen neurriekin.
"Ezezkoan daude tematuta, pausorik eman nahi ezean, mendekuan oinarritutako politikan", adierazi dute, "gizartearen gehiengoak konponbideen aldeko apustua egin duenean".
Bestalde, manifestazioa deitu dute martxoaren 31n, Iruñean, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasunaren alde, eta Iñaki Erro, Iñaki Etxeberria, Josetxo Arizkuren eta Jesus Mari Mendinueta presoen askatasuna eskatuko dute, "gaixotasun larriren bat duten presoak direlako, eta kartzelan egonda, okerrera doazelako", azaldu dute.