Itxi

2021/10/16

20:00

Politika

Memoria historikoa

Martxoak 3k eta Sanfermines 78 Gogoanek txalotu egin dute Villa auzipetu izana

agentziak | eitb media

"Garaipen handia da, eta Nafarroako gizartea da protagonista", adierazi du elkarte nafarrak.

1:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Martxoak 3 eta Sanfermines 78 Gogoan elkarteak gustura agertu dira Maria Servini epaile argentinarrak, frankismoaren krimenak ikertzen ari denak, Rodolfo Martin Villa ministro ohi espainiarra auzipetzeko hartu duen erabakiarekin, tartean 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko hilketengatik eta 1978ko sanferminetako German Rodriguezen hilketagatik auzipetu duelako.

"Servini epaile argentinarrak Martin Villa auzipetu du gizateriaren aurkako krimenengatik. Gasteizko martxoak 3ko hilketak eta 1978ko sanferminetako hilketa dira auzipetzeko arrazoi nagusiak. Garaipen handia da, eta Nafarroako gizartea da protagonista", adierazi du San Fermines 78 Gogoan ekimenak sare sozialetan.

Bestalde, Martxoak 3 elkartea gustura agertu da albisteagatik, eta azpimarratu du "ahanzturaren eta inpunitatearen kontrako borrokak aurrera" jarraitzen duela.

Horren harira, Andoni Txaskok ETBri azaldu dio albiste "bikaina" dela, "aspalditik" espero zutena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;