Politika -
Ameriketako Juristen Elkartea
Euskal presoen auzia Nazio Batuen Erakundera iritsi da
Sakabanaketa amaitzeko eta gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatu die, besteak beste, Ameriketako Juristen Elkarteak Espainia eta Frantziako gobernuei.
Erredakzioa
Ameriketako Juristen Elkarteak (AJE) euskal presoen auzia Nazio Batuen Erakundera eraman du. ETAk indarkeriari amaiera behin betiko eman ostean, euskal presoek bizi duten egoerari eta errefuxiatuen auziari irtenbidea emateko deia egin die Espainiako eta Frantziako gobernuei.
Proposamen zehatzak ere egin dituzte, hala nola, sakabanaketa amaitzea, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea eta isolamendua ez aplikatzea.
Horrez gain, Espainia eta Frantziako gobernuek "euskal ordezkariekin elkarrizketak" hasi behar dituztela iritzi dio AJEk, besteak beste, "ETAren desarmeaz, biktimen familien arretaz, preso eta errefuxiatuetaz eta autodeterminazio eskubideaz" hitz egiteko.