Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Oposiziotik gobernatu ezin dela esan dio Semperrek EAJri

Gipuzkoan "arazo handi" bat dagoela ohartarazi du, Bilduk ez Aldundia ez udalak kudeatzen ez dakiela argudiatuta.

Borja Semper, Radio Euskadin. Argazkia: EITB.
Borja Semper, Radio Euskadin. Argazkia: EITB.
Borja Semper, Radio Euskadin. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak EAJri erantzunez gaur esan duenez, Gipuzkoan "ezin da oposiziotik" gobernatu; izan ere, Bilduren kudeaketak "erabateko paralisira" eramango du Gipuzkoa, Semperren ustez.

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak "lurralde horretan oposiziotik gobernatzea" proposatu zuen, eta ez, PPk proposatu zuen bezala, "zentsura mozioak aurkeztuz".Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Semperrek esan duenez, oposiziotik EAJk "foru gobernuaren ekimenak kontrolatu, presio politikoa egin eta Aldundiak egiten duena salatu ahal izango du", baina "oposiziotik gobernatzea ezinezkoa da", gaineratu du.

Hori dela eta, Gipuzkoan "arazo handi" bat dagoela ohartarazi du, Bilduk ez Aldundia ez udalak kudeatzen ez dakiela argudiatuta, "eta okerrena da axola ez zaiela, kudeatzeko barik, herritarrek beren botoa beste gauza batzuetarako eman dietela uste baitute”.

Semperrek “erakundeak Bilduren esku izateko arriskua Euskadiko toki askotara zabaltzeaz" ohartarazi du; horrexegatik, PPk EAJri eta PSEri "gobernu alternatiboak eratzeko akordioa" eskaini diela azaldu du, "Gipuzkoa erabateko geldialdira ez doala bermatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea