Politika -

Ministroen kontseilua

Gobernuak Gerra Zibileko eta Diktadurako Biktimen Bulegoa itxi du

Gobernu sozialistak 2008ko abenduan sortu zuen bulegoa instituzioen laguntza bermatzeko eta hobitik-ateratzeko prozesuetan zorrotz aritzeko.

Bulegoak desgertuen hilotzak hobitik ateratzeko prozesua kudeatzen zuen. Argazkia: foromemoria.
Bulegoak desgertuen hilotzak hobitik ateratzeko prozesua kudeatzen zuen.
Bulegoak desgertuen hilotzak hobitik ateratzeko prozesua kudeatzen zuen. Argazkia: foromemoria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuak Gerra Zibileko eta Diktadurako Biktimen Bulegoa itxi du. Justizia Ministerioaren sail horrek desagertuen gorpuak hilobitik ateratzeko prozesua koordinatzeko ardura zuen.

Ministroen Kontseiluko bileran erabaki dutenez, bulegoa desgertu egingo da eta haren ardurak Grazia eta Bestelako Eskubideen Sailaren esku geratuko dira, Justizia idazkariordetzaren mendean.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren Exekutiboak bulegoa martxan jarri zuen 2008ko abenduan, instituzioen laguntza bermatzeko eta hobitik-ateratzeko prozesuetan zorrotz aritzeko.

Hobien mapa

Sail horrek Espainiako hobi komun guztien informazioa bildu zuen, eta horrekin "hilobien mapa" egin zuten. Mapa hori memoria historikoaren webgunean publikatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea