Politika -

Gasteizen

Lau pertsona atxilotu dituzte, martxoaren 3ko manifestazioaren ostean

Ertzaintzak istiluen kontrako materiala erabili du manifestarien kontra. Protestariek Udaltzaingoaren bi motorri eraso egin, bi autori kalteak eragin, eta ertzain bati harrikada eman diote buruan.

Zenbait manifestarik zirkulazioa eten dute Gasteizko Olagibel kalean. Argazkia: EITB
Zenbait manifestarik zirkulazioa eten dute Gasteizko Olagibel kalean.
Martxoaren 3ko biktimen aldeko manifestazioa istilu larriekin bukatu da

00:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu Gasteizen, 1976ko martxoaren 3ko biktimen omenez egindako manifestazioaren osteko istiluen ondorioz.

Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak deitutako manifestazioaren bukaeran, 200 pertsona inguru Olagibel kaleko errepidean eseri dira, Gobernuaren Azpiordezkaritzaren aurrean eta PPren egoitzaren ondoan. Protestariek zirkulazioa eten dute.

Herrizaingo Sailaren arabera, Ertzaintza protestaren arduradunak idenfikatzen saiatu da eta protestariek haien izen-abizenak emateari uko egin diote, agenteei objektuak jaurtita.

Desobedientzia larria

Ertzaintzak istiluen kontrako materiala erabili du manifestarien kontra. Protestariek Udaltzaingoaren bi motorri eraso egin, bi autori kalteak eragin, eta ertzain bati harrikada eman diote buruan.

Agenteak protestarien atzetik joan dira eta lau pertsona atxilotu dituzte, desobedientzia larria leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea