Politika -
Gasteizen
Martxoaren 3ko manifestazioan atxilotutako lagunak aske gelditu dira
Ertzaintzak istiluen kontrako materiala erabili du manifestarien kontra. Protestariek Udaltzaingoaren bi motorri eraso egin, bi autori kalteak eragin, eta ertzain bati harri batekin eman diote buruan.
Erredakzioa
Aske gelditu dira bart Ertzaintzak Gasteizen atxilotutako lau lagunak, 1976ko martxoaren 3ko biktimen omenez egindako manifestazioaren osteko istiluen ondorioz., hala ere epailearen aurretik pasa beharko dute datozen orduetan.
Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak deitutako manifestazioaren bukaeran, 200 pertsona inguru Olagibel kaleko errepidean eseri dira, Gobernuaren Azpiordezkaritzaren aurrean eta PPren egoitzaren ondoan. Protestariek zirkulazioa eten dute.
Herrizaingo Sailaren arabera, Ertzaintza protestaren arduradunak idenfikatzen saiatu da eta protestariek haien izen-abizenak emateari uko egin diote, agenteei objektuak jaurtita.
Gainera, hainbat zaborrontziri su eman diete, zehazki, San Ignacio de Loiola eta Frantzia kaleetan.
Desobedientzia larria
Ertzaintzak istiluen kontrako materiala erabili du manifestarien kontra. Protestariek Udaltzaingoaren bi motorri eraso egin, bi autori kalteak eragin, eta ertzain bati harrikada eman diote buruan.
Agenteak protestarien atzetik joan dira eta lau pertsona atxilotu dituzte, desobedientzia larria leporatuta.