Politika -
Isaias Carrascori omenaldia
Sandra Carrasco: 'Ezker abertzalearen damua ez da egiazkoa'
ETAk ez dituela armak utzi eta ez duela barkamenik eskatu gogoratu du Sandra Carrasco, ETAk Arrasaten hildako Isaias Carrasco PSEko zinegotziaren alabak.
Erredakzioa
Sandra Carrasco, ETAk Arrasaten hil zuen Isaias Carrasco PSEko zinegotziaren alabak adierazi duenez, "familiak ez du sinisten ezker abertzalearen damua egiazkoa denik". Gainera, ETAk oraindik ez dituela armak utzi gogoratu du eta "zauriak oso sakonak" direla aipatu du, "soilik denborak eta jarrera errukitsuek egingo duten mina jasangarriago".
Arrasaten egindako ekitaldian, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko bozeramailea eta Jose Antonio Pastor PSE-EEKo bozeramailea egon dira, besteak beste.
Sandra Carrascok eskerrak eman dizkio bere aitari, baita segurtasun indarrei ere "jendilaje hauekin amaitezko, bizitza jokatzen dutelako".
"ETAren iragarpena ezagutu nuen egunean pozaz negar egin izan nahiko nuke, baina amorruagatik egin nuen negar, alferrikako heriotza, negar eta lur jota utzitako familia guztiengatik", esan du. "Zertarako balio izan du honek? Ezertarako".
Bere ustez, "kontraesana" da, indarkeriaren amaiera iragarri eta oraindik ETAko kideak "armekin eta lehergailuekin" egotea.
"Ez dituzte armak eman eta ez dira damutu; beharrezkoa da sinesgarritasuna izateko", azaldu du.
Carrascorentzat aro berrian aurrerapausoak eman dira "normalizazioa" lortzeko, baina ez "elkarbizitza baketsurako", pauso horiek soikik "biktimen onarpenarekin" lor daitezkeelako, "ez biktimak ahaztuz".