Politika -

Mitina Andaluzian

Rajoy: 'Espainiarrek neurriak ulertzen dituzte'

Espainiak Europarekin defizitaren inguruan hartutako konpromisoak beteko dituela berretsi du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak.

Mariano Rajoy, Espainiako presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy, Espainiako presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy, Espainiako presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak harturiko neurriak espainiarrek ulertzen dituztela esan du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, "inork ezingo du esan ez dugula gobernatzen eta ez ditugula azalpenak ematen".

Andaluzian hitz egin du Rajoyk, Javier Arenasen hautagaitza babestera joan baita bertara."Gobernuaren betebeharra, zezena adarretatik hartzea eta erabakien zergatiak azaltzea da", esan du Rajoyk.

"Gertatu zenaz" ez dela mintzatuko argitu du, "ez du ezertarako balio", eta horregatik, etorkizunera begiratuko duela gaineratu du.

Horretarako, lehenengo "egia kontatu behar da", eta Gobernuko presidenteak esan duenez "berdina da Bruselan, Madrilen edo Andujarren". Hortan lanean daudela ziurtatu du, Espainia hazkundera eramateko eta enplegua sortzeko.

Honen harira, inbestidura eztabaidan aurkeztu zuen plana betetzen ari dela esan du, eta horretarako, erabaki gogorrak hartu behar izan dituela "inorri hartzea gustatzen ez zaizkionak". Baina Gobernuak ez duela "era guratsuan" jokatzen gaineratu du.

Erreformak eginez jarraituko duela adierazi du, "efektuak lortzen denbora pasako den arren".

Presidenteak ziurtatu du "doitze neurriekin" jarraituko duela, eta "inork baino hobeto, dagoen diru gutxia" zainduko duela.

Zentzu honetan, Espainiak Europarekin harturiko defizitaren konpromisoa beteko duela berretsi du berriz ere. Sen onarekin eta herrialdearen interesekin bateragarria dela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea