Politika -

Herritarren laguntza eske

AVTk dirua biltzeko mahaiak jarriko ditu Madrilgo kaleetan

Krisiaren ondorioz, Terrorismoaren Biktimen Elkartearen diru-sarrerak % 50 inguru murriztu dira. Haren jarduerekin jarraitu ahal izateko, herritarren dirua biltzen saiatuko da elkartea.

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea. Argazkia: EFE
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea. Argazkia: EFE
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haren egoera ekonomikoa dela eta, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) herritarren laguntza eskatzera behartuta ikusi du bere burua, Angeles Pedraza elkarteko presidenteak azaldu duenez. Izan ere, krisiaren eraginez, elkartearen sarrerak % 50 inguru murriztu dira eta bazkide kopuruak, berriz, gora egin du.

Hori dela eta, AVTk dirua biltzeko mahaiak jarriko ditu Madrilgo kaleetan datorren hilaren 9an. Berta, elkartearen jarduerak azaltzen diren liburuxkak banatuko dituzte eta tartean, herritarren laguntza ekonomikoa eskatuko dute. Elkarteak adierazi duenez, herritarrei helarazi nahi diete haren helburua ez dela bakarrik aldarrikapen politikoa, dirua biktimen arretarako zuzentzea baizik.

Halaber, ETAko terrorismoarekin, M-11rekin eta Grapoekin lotutako 99 prozesu judizialetan azaldu da AVT eta horretarako dirutza behar da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea