Politika -

Bere blogean

Urkullu: 'Lopezek huts egin du adostasunik gabeko ekimen horrekin'

Amaiur, PSE, PP, Ezker Anitza eta UPyD alderdiekin Ajuria Enean biltzeko prest agertu da EAJren EBBko presidentea, "lehendakariak deitzen baldin bagaitu".

Iñigo Urkullu alderdi guztiekin Ajuria Enean biltzeko prest agertu da. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu alderdi guztiekin Ajuria Enean biltzeko prest agertu da. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu alderdi guztiekin Ajuria Enean biltzeko prest agertu da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentearen esanetan, "adostasunik gabeko bakerako ekimen horrekin Patxi Lopezek huts egin du". Bere blogean argitaratutako idazki batean azaldu duenez, alor politikoan eta bakearen sendotzearekin lotutako esparruan, "erantzukizunez aritzeko unea da".

Honen esanetan, lehendakariaren betebeharra "horren buru izatea" da. Zentzu honetan, buru izateak "bakea erraztea" dakar, "bestelako gauza kalte egitea delako". Hori dela eta, Amaiur, PSE, PP, Ezker Anitza eta UPyD alderdiekin Ajuria Enean biltzeko prest agertu da, "lehendakariak deitzen baldin bagaitu".

"Etorkizunera begira nago, gauza anitz ditugulako jokoan. Gaur hartutako edo ez hartutako erabakiek Euskadiko etorkizuna zehaztuko dute eta, hori dela eta, erantzutera behartuta gaude. Etorkizun hurbil batean oso garrantzitsuak izango diren erabaki politiko eta ekonomikoak hartu beharko ditugu", iragarri du Urkulluk.

Halaber, buruzagi jeltzalearen aburuz, Eusko Jaurlaritzak egungo egoera bere gain hartu behar du eta herrialdearen "benetako beharrei" erantzun behar die. Horren harira, "egoera honen erantzule garen heinean", PSE-EEri eta PPri "batera lan egiteko deia" luzatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea