Politika -
Elkarrizketa telebistan
Jordi Pujol GALen inguruan: 'Gerra, gerra da'
Kataluniako presidente ohiak esan du bere garaian ez zekiela "GAL existitzen zela", baina pentsa zezakeela, zeren antzeko kasuak eman ziren "Iralandan IRAren kontra, Italian, etab".
Erredakzioa
Jordi Pujol (CiU) Kataluniako presidente ohiak adierazi du GAL existitzen zen garaian Gobernuaren terrorismoaren kontrako borroka babesten zutela eta, "GAL existitzen zela" ez zekien arren, "gerra, gerra" dela azpimarratu du, ETAren eta Estatuaren ekintza armatuei erreferentzia eginez.
La Sextako Salvados saioan egindako elkarrizketa batean, Pujolek aitortu du Jose Barrionuevo Barne ministro ohi eta GALen hilketengatik zigortu zutena babesten zutela.
Pujolek azaldu duenez, "terrorismoaren kontrako borrokan beti dago borroka antiterrorista" eta bere garaian GAL existitzen zela zekiela ukatu duen arren, horrelako taldeak "beti" egon direla gaineratu du: "Italian egon zen, Frantzian ere bai, Thatcherrek aitortu zuen Irlandan ere egon zela".
Pujolek gogorarazi duenez, garai hartan ETAk "ehun pertsona hiltzen zituen urtero", eta hori "gerra" bat zen Pujolen ustez eta "gerra, gerra da".