Politika -

Ikerketa berria

Fiskaltzak M-11 betiko itxi nahi du ikerketarekin, Oyarzabalen ustez

PPren EAEko idazkari nagusiaren arabera, fiskalak ez du "nahastu" nahi, "edozein zalantza argitu" baizik, "kapitulu hau" betiko ixteko.

Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusia.
Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal PPren EAEko idazkari nagusiak uste du Estatuko Fiskaltzak "edozein zalantza" argitu eta 11-Mren "kapitulua" betiko itxi nahi duela agindu duen ikerketa berriarekin. CCOOk eta UGTk, berriz, martxoaren 11ko atentatuak oroituko diren egunean lan-erreformaren kontrako manifestazioa deitzea "herritarrak Gobernuaren kontra jartzeko" ekintza dela iritzi dio.

Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean, Oyarzabal sindikatuek deitutako protesta egunaren kontra agertu da, M-11ko atentatuen urteurrena delako.

Bestalde, ukatu egin du Estatuko fiskal nagusiak "hedabideen presioagatik" agintzea M-11ko atentatuetako tren berri baten ikerketa. "Kontua da gauza berri bat agertu dela, ikertu gabe zegoen bagoi bat agertu da eta merezi du ikertzeak", azaldu du Oyarzabalek.

Haren esanetan, "ez da bazterrak nahastea, gauzak argitzea baizik" eta Eduardo Torres-Dulceren aginduarekin "zalantzak argitzen badira eta kapitulu hau itxi, denontzako izango da ona".

"Gobernuak hor ez du zeresanik eta PPk ere ez. Epaileak izango dira kapitulu hori itxita dagoen ala oraindik zerbait argitzeko dagoen erabakiko dutenak. Orain bagoiak nahita ezkutatu ote zituzten argitu behar dute", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea