Politika -
Gipuzkoa
PPren ustez, EAJk Bildurekin ituna egin nahi du hauteskundeen ostean
Borja Semperrek Gipuzkoan zentsura mozioa aurkezteko asmoa berretsi du, baina "eszeptiko" agertu da. Bere ustez, EAJk Bilduri gobernatzen utzi nahi dio autonomikoen ostean ituna egin ahal izateko.
Erredakzioa
Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak lurraldean zentsura mozioa aurkezteko asmoa berretsi du, baina "eszeptiko" agertu da. Izan ere, bere ustez, EAJk gobernatzen utzi nahi du Bildu, hauteskunde autonomikoen ostean ituna egin ahal izateko.
Semperrek PPren bideo berria aurkeztu du. Horrekin, Bilduren Foru Gobernu "zentzugabea"ren erruz Gipuzkoa pairatzen ari den "blokeoa" salatu nahi dute. Interneten eta telebistan zabalduko dute.
PPko buruaren esanetan, koalizio abertzalea "toxikoa" da, haren "kezka bakarra" independentzia baita eta Gipuzkoarentzako proiektu estrategikoen aurka agertzen baita. Horrela, herritarren "ongizatea" suntsitzen ari dela salatu du.