Politika -

Araba

Noosekin sinatutako hitzarmenak igorriko dizkio De Andresek fiskalari

Arabako Batzar Nagusietako Foru Araubide eta Ekonomia Sustapen Batzordean agertu da gaur De Andres, Santa Maria Katedraleko Fundazioaren eta Noos Institutuaren arteko akordioak azaltzeko.

Javier de Andres Arabako aldun nagusia. Argazkia: EITB
Javier de Andres Arabako aldun nagusia. Argazkia: EITB
Javier de Andres Arabako aldun nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak Noos Institutuak Gasteizko Santa Maria Katedraleko Fundazioarekin sinatutako kontratuen inguruko informazioa bidaliko dio Fiskaltzari, irregulartasunik izan ote zen iker dezan.

Arabako Batzar Nagusietako Foru Araubide eta Ekonomia Sustapen Batzordean agertu da gaur De Andres, Santa Maria Katedraleko Fundazioaren eta Noos Institutuaren arteko akordioak azaltzeko.

De Andresen hitzetan, Noos Institutuak 20.000 euro kobratu zituen fondo-hornidura gisa, 2005 eta 2007 urteen artean, Gasteizko Katedralean errehabilitazio lanak kudeatzen dituen Fundazioarekin sinatutako kontratuengatik.

2005eko hitzarmenak lortutako laguntzen % 15eko komisioa ezartzen zuen Noos Fundazioarentzat, eta ehuneko hori % 20ra igo zen 2007an, baina, azkenean, ez zuten diru hori jaso, ez baitzen babeslerik atera; beraz, hasierako 20.000 euro horiek baino ez zituen kobratu Noos Institutuak.

De Andresek aurreko foru gobernuari (EAJ eta EA) egotzi dio auziaren erantzukizuna; izan ere, gobernu horrek "sinatu zuen 2008ko kontratuen likidazioa" eta "eman zuen ontza” 20.000 euro horiek, fondo-hornidura gisa ordaintzea.

De Andresek gogoratu duenez, gastu horiek Lorena Lopez Lacalle (EA) Patronatuko orduko presidenteak sinatu zituen. Lopez Lacalle Bilduko kidea da egun, foru ahaldun nagusiaren agerraldia eskatu duen alderdikoa, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea