Politika -

Bake foroa

Jimenez: 'Nafarroa ezin da indarkeriaren bukaerari gibela emanda bizi'

Roberto Jimenezen (PSN) hitzetan, lehendakariaren proposamena "garai berrietara egokitzen da", eta "proposamen ausarta da".

Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta PSNko idazkari nagusiaren irudia. Efe.
Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta PSNko idazkari nagusiaren irudia. Efe.
Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordea eta PSNko idazkari nagusiaren irudia. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteorde eta PSNko idazkari nagusiak Patxi Lopezen ekimena baloratu du gaur; izan ere, gaur egungo garaia "ulertzen jakin behar den garai berria da", eta Nafarroa "ezin da indarkeriaren amaierari bizkarra emanda bizi".

Foru erkidegoan antzeko ekimen bat planteatzea "arreta handiagoarekin aztertu beharko litzateke", Jimenezen esanetan, baina lehendakariaren proposamena "garai berrietara egokitzen da", "proposamen ausarta da eta dagoeneko gehiegi iraun duen zerbait konpontzeko asmoa dauka".

Gai horiei, dena den, "denboraz, prozesu lasai batean, presa barik eta zuhurtziaz" heldu behar zaie, horren iritzian.

ETAk gaur goizaldean Frantziako Gobernuari zuzenduta bidali duen agiriaren harira, "horren eskakizunak ziur asko ezerezean geratuko dira", Jimenezen ustez; "ETAk egin behar duena desegitea da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea