Politika -

Erreformen defentsa

Arduragabekeria handiena 'ez gobernatzea' litzateke, Rajoyrentzat

Arazoen irtenbideak "denbora" beharko lukeela esan zuela gogoratu du Mariano Rajoyk.

Mariano Rajoy, Almerian. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy, Almerian. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy, Almerian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak erreformak defendatu ditu eta arduragabekeria handiena "ez gobernatzea, ez erabakitzea eta errealitatearekin bat ez egitea" dela esan du. Horregatik, erreformekin eta "zuhurtasunez" erabakiak hartzen jarraituko duela adierazi du, betiere herritarrei azalpenak emanez.

"Ez dira egun errazak", esan du Rajoyk, baina egoera honetatik aterako direla ziurtatu du, "nahiz eta zaila izango den, eta denen arteko elkarlana beharko den".

Bere ustez, une honetan "ez dago ideologia arazorik, sen onarena baizik". "Bizi dugun errealitaterarekin bat egin behar dugu, bestela, kanpoan geldituko gara", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea