Politika -

Andaluziako hauteskundeak

'Shockaren teoria' erabiltzea egotzi dio Patxi Lopezek PPri

Patxi Lopez Andaluziako hauteskunde kanpainiako ekitaldi batean egon da eta bertan PPren jarrera kritikatu du, "isilik egonarazteko Apokalipsiaz hitz egiten digute".

Patxi Lopez Almeriako ekitaldi batean. Argazkia: Efe
Patxi Lopez Almeriako ekitaldi batean. Argazkia: Efe
Patxi Lopez Almeriako ekitaldi batean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria Andaluziako hauteskunde kanpainiako ekitaldi batean egon da Almerian, bertako PSOEko antolakuntza idazkariarekin batera, Susana Diazekin. Bertan, andaluziarrei "ahotsa altsatzeko" unea dela eta PPk erabiltzen duen "shockaren teoriarekin" ez beldurtzeko esan die. Mariano Rajoyren Gobernua "gizartearen erreakzio ahalmena suntsitu nahian" dabilela esan du.

Martxoaren 25eko hauteskundeen ostean, "ongizatearen estatuari eragin dizkioten zauriak azalduko dira", Lopezen ustez.

"Andaluziako eredua" aldarrikatu du lehendakariak, "gobernatzeko beste era bat badagoela erakusteko", eta PPk erabiltzen duen "apokalipsian oinarritutako ikuspegitik urrun". "Isilarazteko erabiltzen dute", gaineratu du.

"Ezin dugu onartu zerbitzu publikoak murrizten jarraitzea, ondoren, pribatuak loditzeko, eta askoren esfortzuari esker gutxi batzuen pribilegioak handitzeko eta euren alagunen onurak areagotzeko", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea