Politika -
Neurri berriak
Bilboko Udala, etxetik kaleratutako pertsonei laguntzeko prest
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak azaldu duenez, Viviendas Municipales-enak diren pisuak errenta sozialaren prezioan alokatu ahal daitezkeen ikertzen ari dira.
Erredakzioa
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak azaldu duenez, Udala etxetik kaleratzeen arazoan laguntzeko prest dago, eta Viviendas Municipales-enak diren pisuak errenta sozialaren prezioan alokatu ahal daitezkeen ikertzen ari dira.
Radio Nacional-i eskainitako elkarrizketa batean, Azkunak adierazi duenez, "oraingoz, nahikoa zorte izan dugu, Bizkaian gehiago izan direlako Bilbon baino". "Gu laguntzeko prest gaude eta Viviendas Municipales-ek baditu etxebizitza batzuk, segur aski, alokairu sozialarekin alokatu genitzakeenak, baina ikertu egin behar dugu", nabarmendu du.
Alkateak esan du aztertzen ari direla Udaletik zer egin ahal dezaketen, "bankuekin geuk oso gutxi egin ahal baitezakegu”.
Bestalde, Azkunak esan du krisia "Europako arazoa dela, Espainiakoa, Euskadikoa eta Bilbokoa”.