Politika -
Auzitegi Nazionala
'Akats' baten ondorioz, kalte terroristak 3 urterekin zigortu dituzte
Zigor Kodearen azken erreforman izandako "akats" baten ondorioz, kalte terroristak zigortzeko hiru urteko gehienezko kartzela zigorra ezarri dutela ohartarazi du Auzitegi Nazionalak.
Erredakzioa
Zigor Kodearen azken erreforman izandako "akats" baten ondorioz, kalte terroristak zigortzeko hiru urteko gehienezko kartzela zigorra ezarri dutela ohartarazi du Auzitegi Nazionalak. Aurreko testuak bost urteko kartzela zigorra ezartzen zuen.
Auzitegi Nazioaren bigarren sekzioak auto bat igorri du, Aliande Hernandezen kartzela zigorra berrikusteko (bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2009ko azaroan, kalte terroristak egiteagatik).
2010ko ekainean onartutako erreformaren ondorioz, zigorrak 1 eta 3 urte artekoak izan behar dira, kalteak edozein motakoak direla.
Epaitegi horrek azaldu duenez, 263. artikuluko bigarren atalaren arabera, hiru eta bost urteko zigorrak "kalte informatikoentzat" bakarrik aplikatu daitezke, eta ez gainerako kalteak, tartean terroristak, zigortzeko.