Politika -

Hiriko parke batean

GRAPOrenak izan litezkeen lehergaiak aurkitu dituzte Madrilen

Garbitasuneko langile batzuek bidoi bat aurkitu dute Madrilgo parke batean. Barruan, sakelako telefono zahar bat, tenporizadore bat eta kloratita izan daitekeen substantzia bat zeuden gordeta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Madrilgo Emperatriz Maria de Austria parkean lurperatuta zeuden lehergaiak aztertzen ari da. Lehen ikerketen arabera, atzemandako materiala GRAPOrena izan liteke.

Barne Ministerioak azaldu duenez, 4-5 litro inguruko bidoiaren barruan lata bat, tenporizadore bat, kloratita izan daitekeen hauts beltza eta Alcatel etxeko sakelako telefono zahar bat aurkitu dituzte. Bidoia duela hamar urte baino gehiago lurperatua izan zela uste dute.

Halaber, planoak, izenen zerrenda bat, ordutegi-zerrenda bat eta prentsako hainbat berri labur aurkitu dituzte.

Garbitasuneko langileek topatu dute bidoia zuhaitz asko dagoen toki batean lurperatuta. Barruan gordeta zuen materiala ikusi ostean Poliziari deitu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea