Politika -

Batzorde txostengilea

Ezker abertzaleak Patxi Lopezi protagonismo nahia leporatu dio

Euren ustez, lehendakaria "bereizketan eta bazterketan oinarritutako foro eta batzorde txostengileen" alde egotea ez da batere egokia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak astelehen honetan Patxi Lopez lehendakariari ospea bilatu nahi izatea leporatu dio bakearen eta bizikidetzaren inguruko batzorde txostengilea egiteko proposamenarekin.

Gaur Patxi Lopezek egindako adierazpenei erantzun dio horrela ezker abertzaleak. Lehendakariak parlamentuko taldeek osatuko dutela batzorde txostengilea esan du (ezker abertzalea ez dago barnean) eta talde horiek erabakiko dutela nortzuk gehiago parte hartu ahal duten.

Euren ustez, lehendakaria "bereizketan eta bazterketan oinarritutako foro eta batzorde txostengileen" alde egotea ez da batere egokia.

"Patxi Lopezek ez du inolako erreparorik ezker abertzaleari protagonismo nahia leporatzen, bera denean irtenbideen agerlekutik desagertuta egon ostean, proposamen huts batekin ospea bilatzen duena", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea