Politika -
Ustezko delitu ekonomikoa
Eusko Jaurlaritzak Melchor Gilen kasua ikertzea nahi du
Bestalde, ETBko elkarrizketan Pastorrek esan du "intentzionalitate politikoa" dagoela albistea "hauteskunde aurreko" urtean argitaratzeagatik eta beldur da izan ditzakeen efektu politikoengatik.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Melchor Gil Patxi Lopez lehendakariaren koinatuaren ohorea eta zintzotasuna defendatu du. EAJk zuzendutako Aldundiaren "filtrazio interesduna" dela salatu du eta albiste hau "hauteskunde aurreko urtean" argitaratzeak "intentzionalitate politikoa" duela uste du. Gainera, izan ditzakeen "ondorio politikoengatik" beldur da, "manipulazioak" egon daitezkeela uste baitu.
Euskal sozialisten bozeramailea kezkatuta azaldu da "PSE-EEn izan dezakeen ondorioengatik, "Ogasunak bilatu duen filtrazioa izan delako".
Hala ere, Pastorrek lasai dagoela azaldu du ETBko elkarrizketa batean, "ez dut zalantzarik Melchor Gilen zintzotasunarekin".
"Fiskaltzak bere lana egitea da garrantzitsuena", esan du, eta "Fiskaltzak ez du inputaziorik egin, txosten bat besterik ez dago", gaineratu du.
Fiskaltzak kasua "amaieraraino" ikertzea espero du Eusko Jaurlaritzak
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozermailakeak esan du "errugabetasun-presuntzioari errespetu maximoa izanda" Melchor Gil (Patxi Lopezen koinatua) Bizkaiko PSEko idazkariorde nagusiaren diru-sarreretan ustezko irregulartasunak izatearen inguruko ikerketa "amaieraraino" eramatea espero duela, eta justizia auzitegietan egindako lanari "errespetua" eskatu dio.
Mendiak Gobernu Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan adierazpen horiek egin ditu, Bizkaiko Aldundiak Fiskaltzari Melchor Gil Bizkaiko PSEko idazkariorde nagusiaren diru sarrereretan ustezko irregulartasunak nondik datozen ikertzeko informazioa eskatu izana filtratu ostean.
Bozeramaileak azaldu duenez, ez dute gai honi buruz hitz egin Gobernu Kontseiluan eta lehendakaria "oso lasai, beti bezela" azaldu dela nabarmendu du.