Politika -

Iruña

Angel Berruetari omenaldia, hilketaren zortzigarren urteurrenean

Angel Gogoan plataformak elkarretaratzea deitu du 19:30ean, Berruetak lan egiten zuen okindegiaren atarian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Gogoan plataformak hainbat ekimen antolatu ditu martxoan Angel Berruetaren hilketaren urteurrena gogoratzeko.

Besteak beste, gaur hilketaren zortzigarren urteurrena betetzen dela eta, 19:30ean elkarretaratzea deitu dute berak lan egiten zuen okindegiaren atarian, hil zuten tokian, alegia.

Hilketa 2004ko martxoaren 13an jazo zen, Madrilgo atentatuak izan eta bi egunera. Berrueta, Gurasoak elkarteko kidea zen, Espainiako Poliziaren agente batek eta bere semeak hil zuten tiroz, lan egiten zuen okindegian bertan. Hilketa, hain zuzen, Berruetak eta agentearen emazteak izandako eztabaida baten ostean jazo zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea