Politika -

Auzitegi Nazionala

Biktimak lokalizatuko dituzte baldintzapeko askatasuna eman aurretik

Fernando de Luis Astarloa ETAko presoaren biktimak non dauden jakin nahi du Kartzela Zaintzako epaileak, presoa saritzeak biktimei kalte egingo oten dien jakiteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Castro Kartzela Zaintzako epaileak Fernando de Luis Astarloa ETAko presoaren biktimak lokalizatzea eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Biktimen Bulegoari, presoari baldintzapeko askatasuna eman aurretik.

Astarloari baldintzapeko askatasuna emateko espedientea azaroaren 18an ireki zuten, hirugarren gradua jaso eta hilabetera. Zigorraren hiru laurdenak beteak ditu ETAko presoak.

ETArekin lotutako kasu guztietan gertatzen den legez, baldintzapeko askatasuna eman aurretik presoaren biktimak lokalizatzen dituzte, presoak jasotako sariak biktimei ez diela kalterik egingo egiaztatzeko.

Astarloa egunero ateratzen da espetxetik lan egitera joateko eta lo egitera soilik itzultzen da kartzelara.

Langraitzko espetxean dago, ETA baztertu duten 20 bat presorekin batera, eta asteburuetan ateratzeko baimenak ere jaso ohi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea