Politika -

Durango

Ehunka lagunek egin dute manifestazioa Durangon, "Euskararen Errepublika" aldarrikatzeko

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak deituta, manifestazioa egin dute, euripean, Bizkaiko udalerrian, euskaraz bizitzeko nahia azpimarratze aldera.

Manifestazioaren une bat. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.
Manifestazioaren une bat
Manifestazioaren une bat. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

J. E. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagunek egin dute manifestazioa Durangon, astelehen honetan, "Euskararen Errepublika" aldarrikatzeko, Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak deituta. Parte-hartzaileak euripean ibili dira Bizkaiko udalerrian kalean gora eta behera, euskaraz bizitzeko nahia azpimarratze aldera.

Manifestazioa amaitutakoan, Euskal Herrian Euskarazek hainbat txio zabaldu ditu, hausnarketa gisa. Mugimendua euskalgintzari zuzendu zaio, "euskararen aurka datorren oldarraldiaz jabetzeko, eta horri aurre egiteko euskaltzaleon harresia altxatzeko erantzukizuna dutelakoan: "Soilik euskaldunok gobernatuko dugun etxe burujabea eraiki behar dugu. Aktiba gaitezen norabide horretan", gehitu du.

Eragile independentistei zuzenduta, "prozesu subiranista, zintzoa izateko, nagusiki euskaraz izan behar da", esan du.

Azkenik, euskalduntzearen aldeko borroka berrindartu behar dugu", nabarmendu die euskaltzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Berriak Politika Gaurko titularrak Kultura Durango argazkiak Albisteak