Politika -

Ekitaldia Donostian

Marimar Blanco: 'Ez da morala ETA gaitzesten ez dutenak agintzea'

"Isilune guztien salaketa ikur gisa", ETAk hildako PPko zinegotzia omendu dute Miguel Angel Blanco Fundazioak Donostian antolatutako ekitaldian.

Miguel Angel Blanco Fundazioa, Donostian egindako ekitaldian. Argazkia: EITB
Miguel Angel Blanco Fundazioa, Donostian egindako ekitaldian. Argazkia: EITB
Miguel Angel Blanco Fundazioa, Donostian egindako ekitaldian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk 1997ean hildako Miguel Angel Blanco PPko Ermuko zinegotzia gogoratu du larunbat honetan Marimar Blanco haren arrebak, Miguel Angel Blanco Fundazioak Donostian antolatutako ekitaldian.

Ekitaldian Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidentea, Cristina Cuesta Miguel Angel Blanco Fundazioko presidentea, Conchita Martin ETAk hildako Pedro Antonio Blanco tenientearen alarguna eta Daniel Portero Dignidad y Justizia elkarteko presidentea izan dira.

"Terroristen isilune guztien salaketa eta duintasunaren aldarrikapenaren ikur gisa" gogoratu du haren arreba Marimar Blancok. Halaber, terrorismoa babestu dutenak dira "orain mugitu behar direnak". Blancoren esanetan, "ETAren amaieratik gertuago gaude baina hura lortzeko ETAk arma entregatu eta egindako kaltea aitortu beharko du".

Ekitaldia amaitu ostean, terrorismoaren biktimen omenez isilpeko elkarretaratze bat eta lore-eskaintza bat egin dute Donostiako Alderdi Eder lorategietan kokatutako 'Oroimena' oroitagarriaren ondoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea