Politika -

ETA

Auzitegi Nazionalak Mikel 'Antza' ikertu gisa deklaratzera deitu du Gregorio Ordoñezen hilketagatik

Mikel 'Antza' ETAko buruzagi ohiak bideokonferentzia bidez deklaratuko du abenduaren 21ean Auzitegi Nazionaleko Alejandro Abascal epailearen aurrean.

Gregorio Ordoñez ETAk hil zuen PPko Donostiako zinegotzi zenaren aldeko omenaldia. Argazkia: EFE
Gregorio Ordoñez ETAk hil zuen PPko Donostiako zinegotzi zenaren aldeko omenaldia
Gregorio Ordoñez ETAk hil zuen PPko Donostiako zinegotzi zenaren aldeko omenaldia. Argazkia: EFE

EFE | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel "Antza" ETAko buruzagi ohiak ikertu gisa deklaratuko du Auzitegi Nazionalean heldu den abenduaren 21ean, Gregorio Ordoñezen hilketan izan lezakeen arduragatik. ETAk 1995ean hil zuen Gregorio Ordoñez PPren Donostiako zinegotzia.

EFE albiste agentziak eskuratu ahal izan duen probidentziaren arabera, 1995ean ETAk Gregorio Ordoñez hil zuenean Mikel "Antza" ETAren azpiegitura logistikoko arduraduna zen eta horregatik Gregorio Ordoñez hiltzeko erabakian erantzukizuna izan dezakeela uste du. 

"Antza"k bideokonferentziaz deklaratuko du. Izan ere, magistratuaren esanetan, Frantzian zigorra bete eta handik kanporatu zutenetik Espainian bizi izan da 2019ko urtarriletik.

Dignidad y Justicia erakundeak "Antza"ren inputazioaren garrantzia azpimarratu du, Gregorio Ordoñez ETAren helburu gisa seinalatzen ardura izan zuela iritzita. Gainera, biktima elkarteak abenduaren 21ean bilkura antolatu du Auzitegi Nazionalean Gregorio Ordoñezen memoriaren alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika ETA Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak