Politika -

Omenaldia Lasarten

Arriolak bakegintzan 'lanerako asmoa' azaldu du Elesperen omenaldian

ETAk duela 11 urte hil zuen Froilan Elesperen senitartekoek omenaldia egin diote Lasarten (gipuzkoa).

Froilan Elesperi omenaldia, Lasarten. Argazkia: EITB
Froilan Elesperi omenaldia, Lasarten. Argazkia: EITB
Sozialistek Froilan Elespe izan dute gogoan, Lasarten

01:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Etorkizuna bakean eraiki ahal izateko izendatzaile komuna bilatzeko lanerako asmoa" azaldu du Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEko idazkari orokorrak Lasarten. Bertan, ETAk orain dela 11 urte hil zuen Froilan Elespe PSE-EEko Lasarteko alkateordea gogoan izan dute. Lore eskaintza bat egin dute hilerrian eta Tomasi Pelaez alarguna, Josu eta Andoni semeak eta Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Biktimen Bulegoko zuzendaria egon dira.

PSE-EEren kideak ere egon dira, besteak beste, Miguel Buen Segurtasunerako sailburuordea, Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea, Manolo Huertas Gipuzkoakoa eta Arrasate, Andoain, Ordizia, Hernani, Donostia eta Lasarteko zinegotziak, baita Jesus Zaballos Lasarteko alkate ohia ere.

ETAko beste biktima batzuk ere egon dira omenaldian, Gorka Landaburu, Isaias Carrascoren alarguna eta Marian Romero, besteak beste.

"Euskadin jada ez da ideia ezberdinak izateagatk hiltzen", esan du Arriolak omenaldian, "Froilanentzat berandu iritsi diren albiste ona da", gaineratu du.

Euskadin "itxaropeneko etorkizun berria dugu" adierazi du Arriolak, eta "behin betiko heriotzak eta armak" amaitzea espero du "jende anitzeko Euskadi bat eraikitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea