Politika -

Auzitegi Nazionalaren ikerketa

Perturren familiak desagerpenaren ikerketa artxibatzeko eskatu du

Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak amaitutzat emango du lau urteko ikerketa.

Kausa artxibatzeko eskatu du bere familiak ikerketa "agortuta" dagoela argudiatuta.
Kausa artxibatzeko eskatu du bere familiak ikerketa "agortuta" dagoela argudiatuta.
Kausa artxibatzeko eskatu du bere familiak ikerketa "agortuta" dagoela argudiatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Moreno Bergaretxe, "Pertur", ETA politiko-militarreko buruzagi zenaren desagerketari buruzko ikerketa artxibatzeko eskatu du bere sendiak. 1976ko uztailaren 23an ikusi zuten azkenekoz Donibane Lohizunen.

2008ko azarotik ikertzen du desagerpena Fernando Andreu epaileak, Perturren gurasoen kereilaren izapidea onartu zutenean, izan ere desagerpenaren inguruan hiru hipotesi hartzen zituzten gogoan.

Perturren familiaren irizpidearekin bat egiten du Fiskaltzak eta artxibatzearen alde dago, epaileak egin zezakeen guztia egin duela iritzita.

Desagertzearen inguruko hipotesien artean, ETAko sektore batek desagerrarazi zuela dago, irtenbide politikoa bilatzearen alde baitzegoen Pertur. Beste hipotesi baten arabera, Espainiako talde ultraeskuindar batek bahitu zuen. Hirugarren hipotesiaren arabera, berriz, Italiako talde neofaxista batek bahitu eta desagerrarazi zuen, Espainiako zerbitzu sekretuen aginduz.

Pakito Mujika Garmendia eta Miguel Angel Apalategi ETAko kideek ikusi zuten azkenekoz Pertur, eta honen harira, Andreuk kereila onartu zuenean, ETAk egin izana "izan litekeela" argudiatu zuen. Hipotesi honen arabera, Eugenio Etxebestek "Antxon" agindu zuen Moreno Bergaretxe bahitzea erakundearen batzar batean parte hartzea ekiditeko, espetxean zegoen ETAko kide bati eskutitz bat bidaltzeagatik taldearen segurtasuna arriskuan jatzea egotzi baitzioten. Pakitok epailearen aurrean onartu zuen Apalarekin batera kasualidadez egun horretan Perturrekin bat egin zutela eta Donibane Lohizunetik Behobiara eraman zutela, baina ondoren, zer gertatu zen ez zekiela esan zuen.

Hala ere, desagerpenetik bi egunera, bi talde ultraeskuindarrek (Batallon Vasco Español eta Alianza Apostolica Anticomunista Triple A) bahiketa eta desagerpena aldarrikatu zuten. Auzitegiko iturriek esan dutenez, kasua artxibatu egingo dute, aurrera egiteko aukera gehiagorik ez dagoelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea