Politika -
Zentral elektriko batean
Bost kilo lehergai aurkitu dituzte Soraluzen, poltsa bitan
Ertzaintzaren arabera, zaku horiek industrian erabiltzeko ziren eta orain dela urte batzuk gorde zituzten toki horretan.
Erredakzioa
Bost kilo lehergai aurkitu dituzte Soraluzeko (Gipuzkoa) zentral elektrikoan, poltsa bitan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Herrizaingo Sailaren ustez, material horrek ez du ekintza terroristekin zerikusirik.
Zentral elektrikoko langile batzuek aurkitu dute materiala, ezkutatuta, 14:30 aldera, eta Ertzaintzari deitu diote. Zakuetan "Goma 2" irakur zitekeen.
Ertzaintzako artezilariak zentral elektrikora bertaratu dira eta, materiala lehergai plastikoa zela egiaztatutakoan, zakuak eraman dituzte.
Lehergaiaren ondoan ez dute ez tenporizadorerik ez detonagailurik aurkitu. Ertzaintzaren ustez, baliteke materiala duela hainbat urtetatik egotea toki horretan; hori dela eta, bertan atentatua egiteko jarri duten hipotesia baztertu dute.
Ertzaintzaren arabera, zaku horiek industrian erabiltzeko ziren eta orain dela urte batzuk gorde zituzten toki horretan.