Politika -
Barne prozesua
EAJk hurrengo lehendakarigaia aukeratuko du astelehenetik aurrera
Erkoreka, Bildarratz, Izaskun Bilbao, Ortuzar, Jose Luis Bilbao edo Urkullu bera dira Ibarretxeren lekukoa hartu eta Ajuria Enerako borrokan aritzeko hautagaiak.
Erredakzioa
EAJ 2013ko EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaia aukeratzeko prozesuan murgilduko da datorren astelehenetik aurrera, Noticias Taldeko komunikabideek EAJko iturriak aipatuta jakitera eman dutenez.
Aipatu iturrien arabera, asteburuan lurraldeetako zuzendaritzak izendatuko dituzte eta Euzkadi Buru Batzarraren osaera itxita geratuko da. Hori horrela, Ajuria Enerako hurrengo hautagaia aukeratzeko eztabaidari ekingo diote.
Horren harira, lehendakarigai izateko hautagai nagusiak honakoak direla diote Noticias Taldeko hedabideek: Josu Erkoreka EAJren Kongresuko bozeramailea, Izaskun Bilbao europarlamentaria, Jokin Bildarratz Eudelen presidente ohia, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Andoni Ortuzar BBBren presidentea eta Iñigo Urkullu EAJren presidentea.