Politika -

Sei urteko espetxe zigorra

Matas, ustelkeriagatik zigortutako laugarren presidentea

Guztira, zortzi dira akusatuen aulkian eseri diren presidente autonomikoak. Matasen aurretik, beste hiruk jaso dute zigorra, baina bakar batek bukatu du ziega baten ilunean.

Matas, ustelkeriagatik zigortutako laugarren presidentea. Argazkia: EITB
Matas, ustelkeriagatik zigortutako laugarren presidentea
Lau presidente autonomikok jaso dute zigorra ustelkeria kasuengatik

01:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palmako Probintzia Auzitegiak sei urteko zigorra ezarri dio astearte honetan Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohiari, ustelkeria delituagatik.

Guztira, zortzi dira akusatuen aulkian eseri dira presidente autonomikoak, eta, horietatik, hiruk jaso dute zigorra Matasen aurretik: Gabriel Urralburu presidente nafarrak, Kantabriako Juan Hormaetxeak eta Aragoiko Jose Marcok.

Edonola ere, bakar batek bukatu du ziega baten ilunean: Gabriel Urralburuk. Ikerketa luze batek argitu zuen legez kanpoko ordainak kobratzeko harilkatu zuten sarea, eta urte haietako lan erraldoi guztiak bere mesederako baliatu zituela. Diru publikoa ebazteagatik, 11 urteko kartzela zigorra jaso zuen, eta Auzitegi Gorenak lau urtera jaitsi zuen. Espetxean, zuzenbidea ikasi zuen apaiz izandako presidente ohiak eta, Madrilen, abokatua da, bufete batean.

Epaileak jarritako isunetik oraindik 500.000 euro baino gehiago zor dizkio Nafarroako Foru Ogasunari. Alabaina, mila euroko soldata aitortzen duenez, oso gutxi ordaintzen du hilabeteko.

Bere oinordeko izan zen Javier Otanori ere justiziak berehala atzeman zion kontu korrontea Suitzan, eta dimititu egin zuen. Otano ez zen espetxera joan, eta, delitua preskribatuta, irakasle da Tuterako institutu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea