Politika -

Barne ministroaren hitzak

Ezker Abertzalea: 'Bada garaia presoei legedi arrunta aplikatzeko'

ETAko presoei "legea beteta, legeak duen zorroztasun eta eskuzabaltasun guztiarekin" erantzungo diola esan zuen atzo Barne ministroak.

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB.
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB.
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoei "legedi arrunta" aplikatzeko "ordua" zela esan du ezker abertzaleak, orain arte "neurri bereziak" aplikatu dizkietelako. Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen ordezkariak ohar batean gogoratu duenez, "dispertsioa" salbuespenezko neurri bat da.

ETAko presoei "legea beteta, legeak duen zorroztasun eta eskuzabaltasun guztiarekin" erantzungo diola esan zuen atzo Barne ministroak.

Ezker abertzalearen ustez, "garaia da" Espainiako Gobernuak espetxe-politika "arrunta" aplikatzeko. "Orain ez dago horretan, guztiz salbuespenezkoa den espetxe politika ezartzen baizik", gaineratu du.

"Izan ere, presoen sakabanaketa sostengatzen duen inolako lege edo araudirik ez dago, salbuespenezko neurria da, modu kolektiboan aplikatzen diotena euskal preso politikoei", adierazi du.

"Halaber, gaixorik dauden presoak kartzelan eduki behar direla dioen legerik ere ez dago Espainiako espetxe araudian, kontrakoa baizik. Gaixorik dauden pertsonak kartzelan mantentzen ditu Espainiako gobernuak, salbuespenezko neurri bezala, eta giza eskubideen urraketa larria eraginez", esan du Maribi Ugarteburuk.

Ezker abertzaleak jakinarazi duenez, 15 preso daude "gaitxotasun larrien diagnosiarekin". Horietako baten egoera guztiz kritikoa da Ugartebururen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea