Politika -
PSOEren salaketa
Lan-erreformaren bideoa astelehenera arte kentzeko agindu diote PPri
Hauteskunde-batzordeak erabaki hori hartu du; izan ere, Gobernuaren propaganda dela eta hauteskunde legea hausten duela uste baitu. Erabaki horren kontra helegitea jarriko du Gobernuak.
Erredakzioa
Lan-erreformaren inguruan Gobernuak kaleratu duen bideoaren kontra PSOEk aurkeztu duen salaketa kontuan hartu eta bideoa datorren astelehenera arte (Andaluziako eta Arturisko hauteskundeak igaro arte) kentzea agindu du hauteskunde-batzordeak.
PSOEk Interneteko Youtube kanalean agertutako Enplegu Ministerioaren bideoaren aurka helegitea aurkeztu zuen; izan ere, Gobernuaren propaganda egiten duela eta hauteskunde legea hausten duela uste baitu.
Hauteskunde-batzordeak sozialisten eskaera aztertu du, Diputatuen Kongresuan egindako bileran.
Bideo horretan Enplegu Ministerioak Gobernuak onartutako lan-erreforma babesten du, eta "enplegua sortzeko beharrezko erreforma" dela argudiatzen du.Gobernuak helegitea jarriko du
Hauteskunde-batzordeak hartutako erabaki horren kontra Auzitegi Gorenean helegitea jarriko duela iragarri du Enplegu Ministerioak. Ministerioaren hitzetan ''herritarrei lan-erreformaren ildo nagusiak ezagutaraztea da bideoaren helburua'', eta ez da informazio kanpaina instituzionala.