Politika -
Eusko Jaurlaritzaren dekretua
Ikasketak euskaraz egitea nahikoa izango da hizkuntza-maila frogatzeko
Salbuespenetarako dekratua apirilean sartuko da indarrean eta atzeraeraginezko izaera izango du 2008ko apirilaren 16tik aurrera lortutako tituluen kasuan.
Erredakzioa
Apiriletik aurrera, ikasketak euskaraz egin dituztenek ez dute hizkuntza-eskakizuna frogatzeko azterketarik egin beharko. Izan ere, apirilaren 3an indarrean izango da Eusko Jaurlaritzaren salbuespen-dekretua.
Exekutiboaren arabera, dekretuak iraultza ekarriko du euskararen normalizazio prozesura.
Salbuespenak, hala ere, mailak izango ditu, eta egindako ikasketen mailan oinarrituko da. Gauzak horrela, unibertsitate-ikasketen % 60 baino gehiago euskaraz egin dituen pertsona batek ez du C1 edo EGA mailako azterketarik egin beharko.
Ikasketen % 40 baino gutxiago euskaraz egin dutenek, aldiz, graduaren amaierako proiektua euskaraz egin eta 12 kreditu ere euskaraz ikasi beharko dituzte.
Normalizazioaren aldeko apustuaBatxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasketen % 50 eginez gero, B2 hizkuntza-eskakizuna izango dute.
Isabel Celaá Hezkuntza sailburuaren arabera, Jaurlaritzaren dekretua euskararen normalizazioaren aldeko apustu garbia da.
Salbuespen-dekretua indarrean sartuko da apirilean eta atzeraeraginezko izaera izango du 2008ko apirilaren 16tik aurrera lortutako tituluen kasuan.