Politika -

Aldaketa zuzendaritzan

Gerenabarrenak ukatu egin du Arabako EAJn krisia dagoela

Arabako EAJko presidenteak Xabier Agirreren esku utziko du kargua larunbat honetan, eta hautaketaren "bermatzailea" izango dela esan du.

Iñaki Gerenabarrena
Iñaki Gerenabarrena
Iñaki Gerenabarrena

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gerenabarrena Arabako EAJko presidenteak baieztatu du Xabier Agirre ahaldun nagusi ohiak hartuko duela haren lekua larunbat honetan, barne hauteskundeetan alderdiaren 49 udal elkarteen 27ren babesa lortu baitu.

Gerenabarrenak adierazi du hautaketa horren "bermatzailea" izango dela, eta ukatu egin du "tranpak" egon izana bozketetan.

Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan, Gerenebarrenak agur esan du karguan 10 urte eman eta gero.

Gerenabarrenak aitortu du Arabako EAJko kargudun batzuk nahasita dauden ustezko ustelkeria kasua izan dela afiliatuek "aldaketa"ren alde egitearen "faktoreetako bat", baina gaineratu du ez dela ezertaz damutzen.

Halaber, ukatu egin du une honetako zuzendaritza Agirreren hautaketa prozesuaren aurka egitea aztertzen ari dela eta alderdi barruan krisia dagoela.

EAJk lehendakarigaia hautatzeko prozesuari buruz, Gerenabarrenak esan du alderdiak ezin duela onartu Juan Jose Ibarretxe "politikatik kanpo" izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea